BRMT
Mugimendua da lehen hizkuntza
Lizarra Ikastolan mugimendua ikaskuntzaren oinarria da, BRMTa integratuz garapen motorra, kognitiboa eta emozionala modu pertsonalizatu eta jarraituan bultzatzeko hezkuntza-etapa osoan zehar.
Lizarra Ikastolan uste sendo bat dugu: haurraren garapenaren oinarrian mugimendua dago. Gorputzaren bidez, haurrek mundua ezagutzen dute, harremanak eraikitzen dituzte eta ikaskuntzarako lehen oinarriak finkatzen dituzte. Horregatik, gure pedagogiaren barruan, BRMT (Blomberg Rhythmic Movement Training) ikuspegia txertatzen dugu.
Haur Eskolako profesionalek BRMT formakuntza espezifikoa jaso dute, eta horri esker, haur bakoitzaren gorputzak adierazten duen informazioa entzuten eta interpretatzen ikasi dute. Mugimendu erritmikoen, masajeen eta estrategia bateratuen bidez, garapen motrizean, emozioetan edo erritmo biologikoetan (loa, segurtasuna, lasaitasuna…) eragina izan dezaketen alderdiak lantzen dira.
BRMTk arreta berezia jartzen du erreflexu primarioen integrazioan. Erreflexu horiek behar bezala integratzen ez direnean, koordinazioan, orekan edo antolaketa motrizan zailtasunak ager daitezke, eta horrek ondorengo ikaskuntzetan eragina izan dezake. Garapen motriza modu egokian laguntzeak, adituen arabera, garuneko hemisferioen arteko lotura indartzen du eta ikaskuntza-prozesuak errazten ditu.
Ikuspegi hau prebentiboa, errespetuzkoa eta indibidualizatua da: haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da, eta beharrezkoa denean, familien eta orientazio departamentuarekin elkarlanean jarduten da, beste profesional batzuen laguntza bideratzeko.
BRMT ez da jarduera isolatu bat, baizik eta ikastolako hezkuntza-ibilbide osoan txertatzen den begirada pedagogikoa. Haurtzaroan landutako garapen motriza, emozionala eta soziala oinarri sendo bihurtzen da ondorengo etapetan: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn.
