⸻ Ikasleen prestakuntza integrala⸻
Hezkuntza-proiektua
Lizarra Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren abiapuntua pertsona gure hezkuntza-jarduera guztiaren lehentasunezko zentrotzat hartzea da, eta irakaskuntza-lana ikasleen prestakuntza integralean eta haren irteera-profilean bideratzea.
Pertsona eredua
Lizarra Ikastolan hezkuntza pertsonaren garapen osoa lantzeko prozesua dela ulertzen dugu. Gure hezkuntza-proiektua Pertsona Eredu baten inguruan egituratzen da, ikasleen hazkuntza pertsonala, soziala, kulturala eta akademikoa modu koherentean bideratzeko.
Pertsona Ereduak bost bereizgarri nagusi ditu. Elkarren osagarri dira, eta ikastolako etapa guztietan lantzen dira, eguneroko jardunean, tutoretzan, elkarbizitzan eta proiektu pedagogikoetan txertatuta.

Perfil de salida del alumnado
Bereizgarri honek identitatearen, hizkuntzaren eta kulturaren dimentsioa lantzen du. Euskara ardatz duen hezkuntza-eredu baten bidez, ikasleek beren identitate euskalduna modu kontziente, irekia eta askotarikoan eraikitzeko aukera dute, munduarekiko begirada zabalarekin.
Euskalduna bere identitate euskalduna modu kontzientean eraiki duen pertsona da, euskara eta euskal kultura egunerokoan biziz, eta beste hizkuntza eta kulturekiko errespetuz eta jakin-minetik harremanduz.
EZAUGARRIAK
- Euskararen erabilera kontziente eta arduratsua: Euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egiten du, hizkuntzaren erabilera testuinguru bakoitzera egokituz eta haren biziberritzean ardura hartuz.
- Euskal identitatea eta kultura ezagutzea eta bizitzea: Euskal kulturaren, historiaren eta adierazpen sinbolikoen ezagutza du, eta horiek eguneroko bizitzan modu aktiboan bizi eta partekatzen ditu.
- Beste hizkuntza eta kulturekiko jarrera irekia eta errespetuzkoa: Beste hizkuntza eta kulturekiko interesa eta errespetua erakusten du, aniztasuna aberastasun gisa ulertuz eta aurreiritziak gaindituz.
- Eleaniztasunerako gaitasuna eta hizkuntzen balio sozialaren ulermena: Hizkuntza bakoitzak duen balio sozial eta komunikatiboa ulertzen du, eta egoera bakoitzean hizkuntzak modu egokian erabiltzeko gaitasuna garatzen du.
Bereizgarri honen bidez norberaren ongizate pertsonala, oreka emozionala eta autonomia lantzen dira. Ikasleak bere burua ezagutzeko, onartzeko eta zaintzeko bidea egiten du, barne-orekatik erabakiak hartu eta bizitzako erronkei aurre egiteko prestatuz.
Barne-sendotasuna duen pertsona bere burua ezagutzen, onartzen eta zaintzen duen pertsona da, oreka emozionaletik eta konfiantzatik bere bizi-proiektua eraikitzeko gai dena.
EZAUGARRIAK
- Autoezagutza eta barne-askatasuna: Bere ezaugarriak, beharrak eta mugak ezagutzen ditu, eta horrek aukera ematen dio bere burua askatasunez adierazteko eta erabaki propioak hartzeko.
- Heldutasun afektiboa eta emozioen kudeaketa: Bere emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikasten du, egoera bakoitzean erantzun neurtua eta egokia emanez.
- Ongizate fisiko, emozional eta digitalaren zaintza: Bizitza orekatu baten garrantzia ulertzen du, gorputza, burua eta ingurune digitala modu arduratsuan zainduz.
- Norbere buruarekiko eta besteekiko konfiantza: Bere gaitasunetan eta inguruko pertsonengan sinesten du, akatsak ikaskuntza-iturri gisa ulertuz.
- Erresilientzia zailtasunen aurrean: Bizitzako egoera zailei aurre egiteko gaitasuna garatzen du, errealitatea onartuz eta indarra bertatik ateraz.
Bereizgarri honek autonomia, pentsamendu kritikoa eta ekintzarako gaitasuna jartzen ditu erdigunean. Ikaslea errealitatea aztertzeko, erabakiak hartzeko eta bere ikaskuntza-prozesuan protagonista izateko prestatzen da.
Erabakitzaile-ekintzailea errealitatea aztertzen, erabakiak hartzen eta ekintzara pasatzen dakien pertsona da, ikaskuntza-prozesuan jarrera aktibo, arduratsu eta autonomoa duena.
EZAUGARRIAK
- Jakin-mina eta ikasteko gogoa: Errealitatea ulertzeko galderak egiten ditu, ikasteko interesa etengabe bizirik mantenduz.
- Pentsamendu analitiko, kritiko eta sortzailea: Informazioa modu zorrotzean aztertzen du, iritzi propioa eraikiz eta ideia berriak sortzeko gaitasuna garatuz.
- Arazoak konpontzeko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna: Erronken aurrean irtenbide eraginkorrak bilatzen ditu, malgutasunez eta arduraz jokatuz.
- Erabaki arduratsuak hartzea eta ondorioak baloratzea: Erabakiak ausardiaz hartzen ditu, horien ondorioak aztertuz eta beharrezko doikuntzak eginez.
- Bizitza osoko ikaskuntzarako jarrera: Ikasten ikasteko gaitasuna garatzen du, aldaketa etengabean dagoen mundura egokitzeko.
Bereizgarri honen ardatza konpromiso soziala eta gizartea hobetzeko borondatea dira. Ikaslea bere inguruan eragin positiboa izateko hezten da, balio humanistetan oinarrituta.
Eraldatzailea bere ingurunea eta gizartea hobetzeko konpromisoa duen pertsona da, justizia, elkartasuna eta jasangarritasuna ardatz hartuta jarduten duena.
EZAUGARRIAK
- Giza duintasunaren eta oinarrizko eskubideen defentsa: Pertsona guztien eskubideak eta duintasuna errespetatzen eta defendatzen ditu, diskriminazioaren aurka jokatuz.
- Justizia sozialarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa: Desberdintasun sozial eta ingurumen-arazoez jabetzen da, eta haien aurrean jarrera aktiboa hartzen du.
- Sormena eta ekimena arazoei irtenbide berriak emateko: Errealitatea ikuspegi desberdinetatik aztertzen du, konponbide berritzaileak proposatuz.
- Elkartasuna eta erantzukizun soziala: Besteen beharrekiko sentiberatasuna erakusten du, ekintza solidarioen bidez lagunduz.
- Errealitatearekiko begirada kritikoa eta propositiboa: Ingurunea zalantzan jartzeko eta hobetzeko gaitasuna garatzen du, alternatibak eraikiz.
Bereizgarri honek elkarlana, harremanak eta komunitatearen indarra azpimarratzen ditu. Ikasleak beste pertsonekin batera hazten ikasten du, elkarzaintzan eta erantzukidetasunean oinarrituta.
Kooperatiboa beste pertsonekin elkarlanean hazten den pertsona da, talde-lanean, elkarrizketan eta ardura partekatuan oinarritzen dena.
EZAUGARRIAK
- Talde-lanerako eta lankidetzarako gaitasuna: Helburu komunak lortzeko besteekin elkarlanean aritzeko gai da, norberaren ekarpena eskainiz.
- Komunikazio asertiboa eta entzute aktiboa: Bere ideiak eta emozioak errespetuz adierazten ditu, besteenak arretaz entzunez.
- Enpatia eta harremanen zaintza: Besteen emozioak eta beharrak ulertzen ditu, harreman osasuntsuak eraikiz.
- Erantzukidetasuna eta ardura partekatua: Ulertzen du taldearen arrakasta norbanako bakoitzaren arduran oinarritzen dela.
- Helburu komunetan oinarritutako ekintza kolektiboa: Elkarrizketatik eta adostasunetik abiatuta, taldearen ongizaterako ekintzak bultzatzen ditu.

Apustu pedagogikoa eta xedea
Lizarra Ikastolako langileen etengabeko prestakuntzak, baita hezkuntza joera berriak eta baliabide teknologiko berriak sartzeak ere, ikastetxearen metodologia zehazten dute.
Lizarra Ikastolaren pedagogiaren helburu nagusia gaitasun kognitibo, psikomotor, komunikatibo, afektibo eta gizarteratzeko gaitasunak garatzea da, etengabe aldatzen ari den gizarte batean txertatzeko gai diren pertsonak prestatzen laguntzeko. Prozesu horretan hiru inteligentzia-mota erabiltzen dira: adimen bertikala, arrazoibide logikoan, hitzezkoan eta mugimenduzkoan oinarritua; adimen emozionala, sentimenduei, balioei eta jarrerei lehentasuna ematen diena; eta, azkenik, alboko adimena, sormena sustatu nahi duena.
Helburu horiek betetzeko funtsezko tresnak bizikidetzarako eta aniztasunari erantzuteko plan batean oinarritzen dira.

