Utopiaren hasiera

Lizarra Ikastolaren
historia


Aspaldiko ametsa egi bilakatuta.

Utopiaren hasiera


Lizarra Izenez ezagutzen dugun hezkuntza zentroak 1970eko irailaren 29an hasi zuen bere ibilbidea. Hogeita bost izan ziren lehen ikasturtea Estella-Lizarrako Udalak udal-pilotalekuan utzitako gela hartan estreinatu zutenak. Ikastolak, guraso talde baten babesari esker eta hainbat erakunderen laguntzari esker (Principe de Viana-Nafar Gobernua-, Euskaltzaindia eta Estella-Lizarrako Udalaren hainbat ordezkari), bere ibilera abiatu zuen 240.000 pezetako aurrekontuaz.

1973. urtean, gelak mailegu bidez familiek eskuratutako Nabarreria kaleko 1 zenbakian kokatuta ziren. Dena den, aldaketa esanguratsua 1977an iritsi zen, familiek Lizarra Ikastola Irakaskuntza eta Kontsumo Kooperatiba sortu, eta gelak garai bateko Eskolapioen Lehen Hezkuntzako eskola eta komentura eraman zituztenean.

Lana eta gizarte funtzioak


1980-1981 ikasturtean zehar, alderdi pedagogiko zein administratiboari norabide berria emateko helburuarekin, hainbat ekintza burutu ziren. Batetik, Santa Ageda edo Olentzeroren tradizioa berreskuratzearekin batera Lizarra Ikastola gizartera zabaldu zen; bestetik, egoera ekonomikoa hobetu asmoz, ekimen ezberdinak antolatu ziren (Jaietako Barraka, adibidez). 1982 urterako Lizarra Ikastolak OHOko 12 gela zituen. Erdal ingurune batean euskarazko inmertsio linguistiko eredua erabiltzen zuen lehen zentroa izan zen (Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako eskola ugari hurbildu ziren gure eredua ezagutzera).

1985. urtea zen Lizarra Ikastolaren bazkideek Eskolapioen eskola eta bere lurrak erosi zituztenean, Asanbladaren bozken 99,5% aldeko izanik. Urte horretan bertan burutu zen Nafarroa Oinezean eskuratutako diru bilketa akuilu ezinhobea izan zen erabakia hartzeko .

Aspaldiko ametsa egi bilakatuta


Zentro berriaren eraikitze-lanak 1989an hasi ziren. Finantziazioa Nafarroako Gobernuaren 61 milioi pezeta, Kutxak emandako 90 milioiko mailegua eta kultur kanpaina jendetsu batean bildutako dirua izan ziren: 1990ean, “Ezina Ekinez Egina” lelopean Lizarran antolatutako bigarren Nafarroa Oineza.

1991ean Lizarra Ikastola berria inauguratu zen Estella-Lizarrako alkatea eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere bertan zirela. Bost urte geroago DBH eredua txertatu zen, eta 1999an 0-3 urte bitarteko haurrentzako Lizarra Ikastola Haur Eskola abiatu zen.

Auzolanean lan egitea


Orduz geroztik, gaur egun bitarte, Lizarra Ikastolaren erronka dira sormena, ezagutzen transmisioa eta izpiritu kritikoaren garapena; zaindutako inguru batean, eta auzolanaren balioari garrantzia emanaz.

  • 1970

    Lizarra Ikastolaren lehen eskolak udal pilotalekuko gela batean.
  • 1973

    Nabarreria kaleko 1 zenbakia erostea.
  • 1977

    Lizarra Ikastola Irakaskuntza eta Kontsumo Kooperatiba sortu.
  • 1982

    OHOko 12 gelen legalizazioa.
  • 1985

    Eskolapioen eskola eta bere lurrak erosi.
    Lehen Nafarroa Oineza Lizarran.
  • 1989

    Ikastola berriaren lehen eraikitze lanak.
  • 1990

    Bigarren Nafarroa Oineza Lizarran.
  • 1991

    Lizarra Ikastola berriaren inaugurazioa.
  • 1995

    DBH ereduaren txertatzea.
  • 1999

    Lizarra Ikastola Haur Eskola abian jartzea.
  • 2003

    Brontzezko Q kalitate-zigilua.
  • 2004

    Hirugarren Nafarroa Oineza Lizarran.
  • 2005

    Europako Bikaintasuna (400+Zilarra).
  • 2008

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren "Bizikidetza Praktika Onak" Sari Nazionala.
  • 2009

    Europako Bikaintasun Ziurtagiria (500+ Urrea).
    Nafarroako Gobernuaren saria Oinarrizko Gaitasunen Berrikuntza Proiektuari.
  • 2014

    Ikasgelak eta ikasleak digitalizatzea.
  • 2016

    Konfiantzaren pedagogia berria Haur Hezkuntzan.
  • 2017

    Erasmus+ lehen lankidetza-proiektua.
  • 2018

    KiVa eskola jazarpenaren aurkako programa ezartzea.
  • 2020

    Lizarra Ikastolaren 50. urteurrena.
  • 2020 / 2021

    XX. Manuel Irujo Saria.
    Laugarren Nafarroa Oineza Lizarran.
Acceso familias
X