Atzerriko hizkuntzak

Eleanitz Metodoa


Proiektu eleaniztuna Haur Hezkuntzako etapetatik
 

Eleanitz metodoa, atzerriko hizkuntzak goiz irakasteko, metodologia konstruktibistan oinarritzen da, eta horren bidez, ziklo eta maila desberdinetan planteatutako eskakizunei erantzun nahi zaie.

Haur Hezkuntzan Ready for a story materiala erabiltzen da, haurtzarotik oso hurbil dauden ipuinak lantzeko. Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, Hocus and Lotus materiala erabiltzen da, eta metodologia berari jarraituz ipuinekin lan egiten da. Bigarren zikloan, Story Projects materiala erabiltzen da, eta jarduera-koadernoa duten istoriotxoak ere lantzen dira. Azkenik, hirugarren zikloan hainbat gairi buruzko proiektuak lantzen dira. Ziklo guztietan hizkuntza-gaitasun guztiak hartzen dira (ahozko eta idatzizko ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena), eta pixkanaka sartzen dira.

Acceso familias