Elkar-Ekin
Elkarbizitza, prebentzioa eta erantzukidetasuna
Elkar-Ekin prebentzio eta komunitate programa bat da, bizikidetza positiboa sustatzen duena eta ikasleei gatazkei modu eraikitzailean aurre egiten irakasten diena.
Lizarra Ikastolan elkarbizitza osasuntsua hezkuntza-proiektuaren funtsezko ardatza da. Helburu horrekin garatu dugu Elkar-Ekin programa, eskola-jazarpenaren prebentzioan eta harreman positiboen sustapenean oinarritutako ekimena.
Elkar-Ekin ikuspedi prebentibo eta komunitarioa duen programa da. Ez du soilik gatazka edo egoera zehatz bati erantzuten; ikastetxe osoa inplikatzen duen kultura hezitzailea eraikitzea du xede, non errespetua, segurtasuna eta ongizatea egunerokoaren parte diren.
Programaren oinarrien ideia argi bat dago: ikasle guztiek dute zeregina. Horregatik, ez da arreta biktiman edo erasotzailean soilik jartzen; talde-dinamikak, ikusleen papera eta erantzukizuna lantzen dira. Gelako lanean modu esplizituan garatzen dira enpatia, errespetua, ausardia soziala eta bestearen ardura.
Elkar-Ekin programak honako hauek uztartzen ditu:
- Prebentzio-lana, ikasleen adinera eta etapara egokitutako saioen bidez.
- Detekzio goiztiarra eta esku-hartze argi eta koordinatua.
- Irakasleen, familien eta orientazio departamenduaren arteko lankidetza estua.
Ikuspegi honen bidez, ikasleek gatazak modu osasuntsuan kudeatzen ikasten dute, egoera desegokien aurrean jarrera aktiboa hartzen dute eta konfiantzan oinarritutako eskola-ingurunea eraikitzen laguntzen dute.
