⸺ Murgiltze programa ⸺
Kultura-trukearen aldeko apustua
Zer da Erasmus + proiektua?
Europar Batasunaren proiektua da, eta komunitateko eskolen arteko lana sustatzea du helburu, hezkuntzako esperientziak partekatzeko eta aniztasunean batzeko.
Ikasleek taldean lan egiten dute Europako beste eskola batzuetako ikasleekin, eta, oro har, proiektu komuna osatzen dute. Proiektuek gai desberdinak dituzte, edo baliteke ikasturte bat baino gehiago luzatzea.
Esperientziak astebete irauten du, eta helmugako herrialdera iristen direnean, aurretik ikasgelan egindako lanak aurkezten dituzte. Aldi berean, beste herrialdeetako ikasleekin lan egiten dute, talde heterogeneoak sortuz gai bakoitzari ikuspuntu ezberdinak emateko.