Gure ikastolak

 

Gure komunitatearen
iritziak

Cuadra Muro familia - Lapuebla de Labarka

Ikastola aukeratzea argi geneukan. Oso harreman estua dago irakasleen eta gurasoen artean, eta horrek haurren jarraipena errazten du. Horrek, eskaintzen duen hezkuntza-maila altuarekin batera, azkenean eskuratutako prestakuntza egungo munduari aurre egiteko egokia izatea ahalbidetzen du.



Xantiana - Unai Xalbador kolegioa

Euskara ofiziala ez den Euskal Herriko lurralde batean bizi girenez, inportantea iduritzen zitzaigun gure haurrek osoki euskaraz ikasi dezaten, haien ikasketak imertsio osoan egin ditzaten. Gisa hortan, gure ekarpena egiten dugu etorkizunean euskarak toki bat ukan dezan ! hGure nahia euskarak eguneroko bizitzan toki gehiago ukaiteko aukera izaitea denez, euskal hiztunak sortu behar ditugu ! Eta horregatik aukeratu genuen Ikastola.


Maite Galain - Baztan Ikastola

Lehendabiziko gauza erran behar dutena da familia giroko eskola somatu genuela zela, goxoa eta umila. Hasmentatik somatu genuen hori. Gero ere euskera eta euskal kultura bultzatzeko helburua dutela, eta bi horiek izan ziren Ikastola aukeratzeko arrazoi printzipalak. Euskalduna, urbila, lehen erran dudan moduan familia girokoa delako.

Marie Nicole Sambou - Azkue Ikastola

Batetik, hasieratik erraztasunak eman dizkigutelako. Bestetik, komunitate izaera ikusi genuen. Nolabait esateko, guk garrantzitsutzat ditugun baloreak aurkitu genituen ikastolan: langileen artean alaitasunezko tratua, kohesioa eta haurrak zaintzeko sentsibilitate handia. Gainera, umeak euskara ikastea nahi genuen.


Azpeitia

Hautua egiterakoan ez dugu zalantzarik izan. Geure haurrentzako onena dela iruditzen zaigu. Euskara du ardatz, euskal kulturaren transmisioa egiten du ikas material propioa, pedagogia aurrerakoia...

Acceso familias