SARRERA

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektoan,

  • gure ikastolaren nortasun ezaugarriak zehazten dira
  • gure hezkuntza lana bultzatzen duten oinarriak jasotzen dira
  • irakaste-ikaste prozesua bideratzen da, helburuak formulatuz
  • helburuak lortzeko, antolaketak eman beharreko erantzuna biltzen da

BALORE SUSTENGATZAILEAK

Hauek dira ikasleen gaitasunak garatuko dituzten baloreak, haien osoko prestakuntza ekarriko dutenak:

Ikasleen osoko prestakuntza

Ikasle bakoitzari etengabeko jarraipena egiten zaio eskola-urteetan, ohitura intelektualak, eta hainbat jakintza eta balore beregana ditzan, giza alderdiak eta adimenarenak aldi berean. Pertsonak du gure hezkuntza-jardueraren lehentasuna. Ikaslearen ikasketa-urteetako zikloek aurrera egin ahala, argi eta garbi zehazten da lehentasun hori zuzeneko prestakuntza planean.

Euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile

Gure historian, hizkuntzan eta kulturan oinarrituz, ikasleen gaitasunak eta baloreak garatzeko, euskarak iraun dezan eta berreskura dadin ahaleginduz.

Aniztasuna eta balore demokratikoak

Gure Ikastola akonfesionala eta politika alderdikeria orotatik askea da.

Helburua da ikasleek oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzea, ELKARTASUN, SENTIKORTASUN, ERANTZUNKIZUN eta ESKUZABALTASUN gaitasunak garatzeko baloreetan oinarrituz gizartean era onuragarrian jardun dezaten.

Komunikazioan eta partaidetzan oinarritutako kudeaketa eredua

Eskola-elkarteko kide guztiek (gurasoak, ikasleak, irakasleak, langile ez irakasleak,…) hezkuntza sisteman hartzen dute parte hainbat baliabideren bitartez (Kooperatibaren Batzarra, Zuzendaritza Kontseilua, Eskola Kontseilua, ikasleen eta gurasoen ordezkariak) batasun eta koordinazio baten barrenean eta elkarri lagunduz.

NORTASUN EZAUGARRIAK

IHP hau sustengatzen duten baloreak kontuan hartuta zehaztu ditugu Lizarra Ikastolaren eginkizuna (zer garen), xedea (zer izan nahi dugun) eta baloreak.

Eginkizuna

Interes sozialeko ikastetxea gara, Ikastolen Elkarteko kidea, irabazteko asmorik gabekoa, Administrazioarekin ituna duena, eleanitza, gizartearen baitan txertatua, guztioi irekia, eta euskarak eta euskal kulturak iraun dezaten eta berreskura daitezen saiatzen gara.

Haurren eta gazteen osoko prestakuntza lortzeko sortu gara, haien giza alderdiak zein adimenarenak eta gizartean bizitzeko eta jarduteko behar diren gaitasunak (kognitiboak, psikomotoreak, komunikatiboak, afektiboak eta gizarteratzekoak) aldi berean landuz.

Ikasleei eta beren familiei etengabeko zerbitzua eskaintzea dugu kudeaketaren oinarri. Horretarako, profesional gaituak ditugu eta eskola-elkarteko estamentu guztien parte hartzea bultzatzen dugu, Ikastolarekin eta bere helburuekin konpromisoa harturik.

Xedea

Izen handiko ikastetxe eleanitza izatea, euskal hizkuntza eta kulturaren aldekoa, berrikuntza pedagogikoaren aitzindari eta kalitateko kudeaketa egiten duena bezeroen eta gizartearen zerbitzuan; ikasleen osoko prestakuntzarako aukerak argi eta koherentziaz ematea, ikasleen sormena eta gozamena kontuan hartzea, eskola-elkarteko kideen artean harreman ugari eta onak izatea.

Ikastolaren xedea lortzeko tresna izan nahi du hautatu dugun kudeaketa ereduak:

  • Eskola-elkarteko kide guztien (guraso, irakasle, ikasle…) nahiak bilatu eta betetzeko.
  • Langileriari etengabeko prestakuntza eskaintzeko.
  • Hezkuntza joera eta baliabide teknologiko berriak gure egiteko.
  • Giza baliabideak, materialak zein funtzionalak ahalik eta hobekien erabiltzeko, ikastolaren jarduera etengabeko hobekuntzaren bidean jarriz.
  • Taldeko lana garatzeko, besteekiko errespetuan eta konfidantzan oinarrituz.

Baloreak

Denon arteko irakaste-ikaste prozesura daramaten ikastolaren hezkuntza asmoetan daude finkaturik xedeak, lorpen gisa, eta horiek gaitasun kognitibo, psikomotore eta emozionalak biltzen dituzte. Osoko hezkuntzaren eskaintza horretan, emozioari lotutako gaitasunek gure baloreak uzten dituzte agerian.

Nortasuna garatzeak, bere AUTONOMIA, BURUJABETZA eta NORBERAREN BAIEZKOTASUN gaitasunekin eta norberaren gorputzaren onarpenak BIZKORTASUN, BIZITASUN eta ZIURTASUN gaitasunen garapenarekin batera, ikasleen oreka emozionalari bide ematen dio.

Gaitasun hauen garapenerako balore ezberdinak landu eta bultzatuko dira ikastolan: originaltasuna, duintasuna, kemena, ordena, iniziatiba, oreka, armonia, adiskidetasuna, ontasuna, autobalorazioa, sentimendua,…

Honek guztiak, berdinen arteko eta ingurune sozialeko kideen arteko harremanak orekatuak eta helduak izatea ahalbidetuko du. Honetarako, garatu beharreko ELKARTASUN, SENTIKORTASUN, ERANTZUKIZUN eta ESKUZABALTASUN gaitasunak hurrengo baloreen lanketaren bidez joango dira ematen: laguntza, tolerantzia, ulerkortasuna, errespetoa, konpromezua, eskuzabaltasuna, egizaletasuna,…

IHP HELBURU OROKORRAK ETA OINARRIAK

Eskola-elkarteak zehaztutako helburu orokor eta oinarrien bidez, Lizarrako Ikastola kalitateko ikastetxea izatea bilatzen da; hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotoreak, komunikatiboak, afektiboak eta gizartean bizitzeari buruzkoak bultzatzea, ikasleak etengabe aldatzen ari den gizartean bizitzeko gai izan daitezen, eskola-elkarteko kide guztiek parte hartu eta gustura egon daitezen bultzatzea, irakasleen aurrerapen profesionala sustatzea eta bere zerbitzuak eragina izatea gizartean.

Eguneroko zereginari hezkuntza horren ezaugarriak atxikitzeko, OINARRI OROKOR bat formulatzen da, eta horrek berekin dakartza eskola-elkartearen oinarri ORIENTATZAILE batzuk eta JARDUERA ETA KONPROMISO batzuk.

Hauxe da OINARRI OROKORRA:

ADIMENAREN GARAPENA

  • Adimen bertikala (arrazoibide logikoa, berbala, motorea)
  • Adimen emozionala (emozioak, baloreak eta jarrerak)
  • Adimen laterala (sormena)
IHP HELBURU OROKORRAK ETA OINARRIAK